Bi-Ven-Si-Ando Tailerra eta Parte Hartzearen Bidean proiektuaren amaiera ospakizuna

Datorren irailaren 26an, Parte Hartzearen Bidean izeneko proiektuaren amaiera ospatuko dugu. Ospakizuna hartze hartzeara gonbidatu nahi dizuegu eta oso saio berezi bat prestatu dugu ALBOANeko Gazte Sareko kolaborazioari esker. Bertan zapalduen olerkian ariketa batez gozatuko dugu eta, baitere, proiektuaren dokumentala lehenbiziko aldiz ikusteko aukera izango dugu. Saioa bidezko mezkararitzako mokadu gozoarekin bukatuko dugu.

Parte Hartzearen Bidean proiektua 2018 eta 2019an burutu zen Kolonbian eta Euskadin. Proiektuaren helburua nagusia gizarte eraldaketarako gazteen parte hartzeko gaitasunak eraikitzea izan da, batez ere hiritartasuna globalean, genero-ekitatean eta kulturarteko bizikidetasunean oinarritutako ikuspuntutik.

Ikerketa bati esker jakin dugu askatasuna, metodologia eta espazioen garrantziaz. Proiektuan parte hartu duten hezkuntza formala eta ez-formalean aritzen diren gazteen parte hartzerako beste adituekin batera, gaitasunen mapa bat garatu dugu. Hartan, parte hartzerako 4 eremu azaltzen dira: espirituala, pertsonala, pertsonarteko harremanak eta gizarte-eremua. Baitere, parte hartzerako autodiagnostikoren tresna aurkezten dugu.

Irakaspen guzti hauek argitalpen eta dokumental batean laburbilduak utzi ditugu. Aurkezpenaren egunean dokumentala lehenbiziko aldiz ikusteko aukera izango dugu eta formato digitalean eta ez digitalean diren argitalpenak banatuko ditugu.

  • Irailak 26, osteguna, 18:00etan.
  • Arrupe Etxeko Areto Nagusia, Aita Lojendio kalea, 2

Etorri nahi baduzu Bi-Ven-Si-AnDo ekitaldira sakatu esteka honetan >

(*) Ekitaldia irekia eta dohainik da.

This entry was posted in Gaurkotasuna and tagged , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Identidad del Responsable del Tratamiento: FUNDACIÓN ALBOAN, CIF: G48-811376, Domicilio social: Padre Lojendio 2 2º, 48008 Bilbao, Teléfono: 944151135 Finalidad: Contestar a los comentarios. La Legitimación: es gracias a tu consentimiento. Destinatarios: tus datos se encuentran alojados en nuestra plataforma de email marketing CiviCRM ubicada en España. Podrás ejercer Tus Derechos de Acceso, Rectificación, Limitación o Suprimir tus datos en alboan@alboan.org. Para más información consulta nuestra política de privacidad.