Tag Archives: Giza Eskubideak

Hezkuntza eta gatazken kudeaketari buruzko online ikastaroa

Hezkuntza eta gatazken kudeaketari buruzko online ikastaroaren 3. edizioa. Otsailaren 19tik apirilaren 29rarte. Proposamenak Giza Eskubideen eta bakerako hezkuntzaren oinarri nagusiak hurbildu nahi dizkio irakaslegoari. Ikastetxean sortzen diren gatazkak era positiboan kudeatzeko jakintzak, tresnak eta baliabideak eskaintzen ditu ikastaro honek.

Posted in Gaurkotasuna | Tagged , , , , , | Leave a comment

Rhex, justizia sozialari eta zerga-sistemari buruzko bideo-jokoa. Onartzen duzu erronka?

ALBOAN eta OXFAM INTERMON erakundeek RHEX aurkezten dizute, justizia sozialari eta zerga-sistemari buruzko beren bideo-joko berria. Bertan, erlauntz bateko erle erregina izango zara, eta, beraz, zure ardura izango da erlauntzeko baliabideak kudeatzea, bertako premiak asetzeko.

Posted in Gaurkotasuna | Tagged , , , , | Leave a comment

Hezkuntza Eraldatzailearen eta Herritartasun Globalaren Aldeko Mugimenduaren Lehen Topaketa

  Azaroaren 4an, 5ean eta 6an, Hezkuntza Eraldatzailearen eta Herritartasun Globalaren aldeko Mugimenduaren lehen topaketa egin zen Los Negralesen (Madril), AECID agentziaren babesarekin. Hiru egun horietan, “Ikastetxe Eraldatzaileen Ezaugarriak” dokumentuarekin lanean aritu ginen Herritartasun Globalerako Hezitzaileen Sareko (Oxfam Intermon), Redec …

Posted in Gaurkotasuna | Tagged , , , , | Leave a comment

HAMA 2016 bukatu da. Hurrengo urtera arte!

Apirileko azken astean Hezkuntzaren Aldeko Munduko Astea (HAME) egin genuen. Aurten, helburua izan da argi uztea hezkuntzak munduko pertsona guztiei babesa ematen diela eta estatuek beharrezko baliabideak jarri behar dituztela hezkuntza finantzatzeko. Hona hemen Nafarroan eta EAEn egin diren jardueren …

Posted in Gaurkotasuna | Tagged , , , | Leave a comment