Perspektiba sozioanbientala kurrikulumera: ikuspegi eta proposamen didaktikoak

Ikastaro hau hezkuntzatik garapen iraunkor, integral eta solidario baten alde egin nahi duten irakasle eta hezitzaileei zuzenduta dago. Justizia sozioambientalaren eta tokiko zein mundu mailako ikuspegitik habiatuta, erauzketan oinarritutako industriek naturaren ondasun eta pertsonengan dituzten eraginak azalduko dira, giza eskubide eta ingurumena kontutan hartzen dituzten sistema alternatiboak aztertu, eta gai horiek hezkuntza kurrikulumean jorratzeko proposamen konkretu batzuk luzatuko dira.

Helburuak:
● Teknologiaren kontsumoa eta bere eraginen errealitate globala aztertu. Munduko gatazka sozioambientalei buruz hausnartu.
● Gure hezkuntza praktiketan justizia sozioambientalaren ikuspegia jorratzeko tresnak landu.
● Ikastetxe eta hezkuntzako beste esparruetan justizia sozioanbientala lantzeko proposamen didaktikoak eta esperientziak ezagutzera ematea.

Iraupena: 30h, 12 presentzialak eta 18 ez presentzialak. Banaketa: 3 ordu irakurketa saioen aurretik; 12 ordu presentzial (6 orduko 2 sesioetan); 5 ordu ikasgelako aplikaziorako prestaketan (ez presentziala); 10 ordu proposamenaren aplikazioa ikasgelan praktikan jartzen (ez presentziala).

Lekua: Kristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxea, Kapera Aretoa, Donostia.

Metodologia:

Alderdi teorikoak eta praktikoak konbinatuko dira. Lehendabiziko saioan zenbait kontzeptu teoriko eta praktikan jartzeko tresna zehatzak aurkeztuko dira. Parte-hartzaileek euren hezkuntza erakundeetan esku-hartzea egingo dute ikastaroan proposaturiko tresnak erabiliz eta euren beharretara moldatuz. Bigarren aurrez aurreko saioan, kontzeptu teorikoak sakonduko dira eta parte hartzaileek eurek burututako esku hartze lanak partekatuko dituzte.

Programa:

Urriak 20 (9.00etatika 15.00etara):
● Krisi ekoziala, erronka nagusiak eta erantzun posible batzuk. (Santiago Alvarez, FUHEM Ecosocial-eko kidea).
Gatazkarik Gabeko Teknologia Kanpaina (Guillermo Otano, ALBOAN).
● Honako dokumentuen inguruko tailer praktikoak:
Gatazkarik Gabeko Teknologia sustatzen duen erakundea bilakatzeko ibilbidea: proposamen batzuk.
○ “Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainaren ingurumen-ikuspegia lantzeko gida didaktikoak”
● Lan praktikoari buruzko aurkezpena: materialak erabiliz egingo den esku hartzearen antolaketa.

Abenduak 1 (9.00etatik 15.00etara):
● Teknologia eta hezkuntza aldatzea (Genís Roca, eraldaketa digitalean aditua).
● Kurrikulum ekosoziala (Víctor Manuel Rodríguez, FUHEM Educación-eko kidea).
● Ikastetxe eta beste inguru hezitzaileetan egindako esku hartzearen partekatzea.
● Kurtsoaren ebaluazioa.

Izen ematea: egin klik honako estekan eta jarraitu argibideak.

Programa osoa desakarga daiteke >

This entry was posted in Gaurkotasuna and tagged , , , , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Identidad del Responsable del Tratamiento: FUNDACIÓN ALBOAN, CIF: G48-811376, Domicilio social: Padre Lojendio 2 2º, 48008 Bilbao, Teléfono: 944151135 Finalidad: Contestar a los comentarios. La Legitimación: es gracias a tu consentimiento. Destinatarios: tus datos se encuentran alojados en nuestra plataforma de email marketing CiviCRM ubicada en España. Podrás ejercer Tus Derechos de Acceso, Rectificación, Limitación o Suprimir tus datos en alboan@alboan.org. Para más información consulta nuestra política de privacidad.