Nafarroak hitza eskatzen du hezkuntzaren alde

Hezkuntzaren Aldeko Munduko Ekintza Astea, 2017

Hezkuntzaren Aldeko Munduko Ekintza Astea, 2017

Joan den astean, apirilaren 24tik 28ra artean, Nafarroan zenbait jarduera egin ziren Hezkuntzaren Aldeko Munduko Ekintza Astea (HAMA) ospatzeko. «Hezkuntzaren alde hitza eskatzen dut» goiburupean, ekimen horrek Hezkuntza 2030 Agenda betetzeko eskatzen die estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokian tokiko administrazio publikoei eta ordezkari politikoei. Guztira, Nafarroako 43 ikastetxek eta gutxi gorabehera 700 irakaslek eta 8.000 ikaslek hartu dute parte aurten HAMAn, Nafarroan.

Rueda de prensa Pamplona 2 (2)Astea astelehenean hasi zen, apirilaren 24an, Iruñean egindako prentsaurreko batekin. Prentsaurrekoan, Hezkuntzaren Aldeko Munduko Ekintza Astea (HAMA) aurkeztu zuten. Aste hori 124 herrialdetan egin zen, apirilaren 24tik 29ra artean. Pertsona hauek aritu ziren aurkezpen-lanetan: gure kide Ani Urretavizcaya, Nafarroako HAMAren koordinatzailea ere badena; Estibaliz Armijo, Scout Mikael taldeko begiralea; Regina Ruiz, Berriozarko institutuko irakaslea, eta Jealtha Marqués, Nikaraguako Fe y Alegríako ordezkaria. «Hezkuntzaren alde hitza eskatzen dut» goiburupean, Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpainak (HMK) Hezkuntza 2030 Agenda betetzeko eskatzen die estatuko, autonomia-erkidegoetako eta tokian tokiko administrazio publikoei eta ordezkari politikoei.

Tutera 2Asteazkenean, apirilaren 26an, zenbait jarduera egin ziren Tuteran. Valle del Ebro BHIn, zenbait ikastetxe bildu ziren «hezkuntzaren alde hitza eskatzeko». Lasa zentroak eta Cabanillasko San Juan de Jerusalén ikastetxeak ere ekimen horrekin bat egin zuten. Ikastetxeetako ikasleak hiriko kaleetan barrena ibili ziren Foruen plazara iritsi arte. Han, hezkuntzarako eskubidea aldarrikatu, eta manifestu bat irakurri zuten.

Apirilaren 27an, gure kide Ani Urretavizcayak HAMA aurkeztu zuen TVEko programa honetan: La aventura del saber >
Aventura del saber - 2

Astea apirilaren 28an amaitu zen. Egun horretan, asteko jarduera nagusia egin zen Iruñean. San Ignacio ikastetxeko, Hijas de Jesús ikastetxeko, Berriozarko DBHIko, Hezitzaile Eskolako eta La Presentación-FESD ikastetxeko ehunka ikaslek martxa bat egin zuten Karlos III.a etorbidean barrena Nafarroako jauregiraino. Han, Eskubide Sozialetako lehendakariorde Migel Laparrak egin zien harrera. Ikasleek beren ekintza-proposamenak aurkeztu zituzten, bi RAP aldarrikatzaileren bidez, kamishibai baten bidez eta eslogan batzuk irakurriz, eskuekin hezkuntzarako eskubideak eragiten dien kezka eta eskubide horren aldeko borroka sinbolizatuz. Jardunaldian, Nikaraguako Fe y Alegríako irakasleen ordezkari batzuek parte hartu zuten. Ordezkari horiek beren herrialdean ere HAMArekin bat egiten dute, eta gure artean izan genituen egun horietan.

SAME PamplonaEskuragarri dauzkazue HAMArako materialak >

Difunde - ZabalduShare on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on Pinterest
This entry was posted in Gaurkotasuna and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude