Mugetatik haratago. Lekualdatze behartuen inguruko proposamen pedagogikoa

Mugetatik EU defALBOAN fundaziotik eskaini nahi diegu ikastetxeei nazioarteko testuinguruari, behartutako lekualdatzeei eta babesari buruzko ezagutza-ibilbidea. Horretarako, hiru arlotan ari gara lanean:

  1. Irakasleen prestakuntza kulturartekotasun, migrazio eta babesaren eremuetan, haur hezkuntzatik batxilergora bitarteko baliabide didaktikoak barne direlarik.
  2. Hezkuntza komunitatearen inplikazioa sentsibilizazio eta mobilizazio ekintzetan.
  3. Ikasleen bizipen-ikaskuntzaren esperientzia pertsona errefuxiatu eta migratzaileen errealitateari buruz.

Azken arloa DBHko bigarren mailako ikasleekin landuko da hiru eguneko egonaldian, Loiolako Santutegian. Bertan, jarduera dinamizatzaileak erabiliko dira, bizipen modura jar ditzaten beren baitan behartutako lekualdatzea, iragate-egoera, mugak eta harrera herrialdera heltzea. Egonaldiaren helburua da ikasleek bizitako prozesuari buruz hausnarketa egitea eta konpromisoak hartzea, aldakuntza-eragileak izan daitezen ikastetxeetan, familietan, beren inguruan…

Datorren ikasturtean parte hartu nahi baduzu, eta zure ikasleen taldearekin etorri, harremanetan jarri ahal zara gurekin izena emateko webgune honetan  educacion@alboan.org edo 944151135 telefonoan.

Egitaraua eskuragarri online >

This entry was posted in Gaurkotasuna and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Identidad del Responsable del Tratamiento: FUNDACIÓN ALBOAN, CIF: G48-811376, Domicilio social: Padre Lojendio 2 2º, 48008 Bilbao, Teléfono: 944151135 Finalidad: Contestar a los comentarios. La Legitimación: es gracias a tu consentimiento. Destinatarios: tus datos se encuentran alojados en nuestra plataforma de email marketing CiviCRM ubicada en España. Podrás ejercer Tus Derechos de Acceso, Rectificación, Limitación o Suprimir tus datos en alboan@alboan.org. Para más información consulta nuestra política de privacidad.