Mugetatik haratago, errefuxiatu eta migratzaileen errealitatera hurbiltzen

Mugetatik Haratago hezkuntza-proposamena da ALBOANek eta Loiolako Santutegiak sustaturik, Ellacuria Fundazioaren eta Loiolaetxearen lankidetzarekin.

Beren etxea uztera behartuak izan ondoren gure ingurunera etorri diren pertsonen errealitatearen berri zabaltzea du helburutzat. Gure kulturartekotasun testuinguruaren eta migrazio-prozesuaren etapen ibilbidea eskaintzen du: lekualdatze behartua, iraganbidea, mugak, eta harrera-herrialdera iristea. 2017ko irailean, ikastetxeekin hasi ginen lanean DBH-eko ikasleen partaidetzaz, eta orain parte hartu nahi duen pertsona orori zabaldu nahi diogu esperientzi hau.

Proposamenak ondorengo osagaiak ditu:

  • Kulturarteko hezkuntzaren inguruko trebakuntza.
  • Pertsona errefuxiatu eta migranteen errealitatearen inguruko formakuntza.
  • Kulturartekotasunaren inguruko baliabide didaktikoak.
  •  Errefuxiatu eta migranteen errealitateari buruzko ikaskuntza, gure testuinguruarekin eta desparekotasun globalekin erlazionatuz (2 eguneko egonaldia Loiolan).
  • Sentsibilizazio-ekintzen proposamena eta haiek indarrean jartzeko laguntza.
  • Kanpaina publikoetan parte hartzea.

Informazio interesgarria:

  • Egonaldia adin desberdineko taldeei zuzendua dago, 13- 14 urte aurrera.
  • Hezkuntza-proposamena euskeraz zein gaztelaniaz lantzeko aukera dago.
  • Taldeak 20 – 50 pertsonakoak.
  • Kostuak: 25€ bakoitzeko. Loiolara iristeko garraio-kostua taldearen ardura izango da. Janaria ez dago barne, baina Katering eskatzeko aukera dago kostua handituz.
  • Larunbateko ekintza goizeko 10:00etan hasten dira eta igandean jan ondoren bukatzen dira.
  • Egonaldia Loiolako Santutegiaren Aterpetxean eta Jesus María Aterpetxean izango da, Azpeitian, Gipuzkoan.

Foiletoa eskuragarria >

Parte hartu nahi baduzue, edo informazio gehiago jaso nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan: educacion@alboan.org. 944 151 135

This entry was posted in Gaurkotasuna and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Identidad del Responsable del Tratamiento: FUNDACIÓN ALBOAN, CIF: G48-811376, Domicilio social: Padre Lojendio 2 2º, 48008 Bilbao, Teléfono: 944151135 Finalidad: Contestar a los comentarios. La Legitimación: es gracias a tu consentimiento. Destinatarios: tus datos se encuentran alojados en nuestra plataforma de email marketing CiviCRM ubicada en España. Podrás ejercer Tus Derechos de Acceso, Rectificación, Limitación o Suprimir tus datos en alboan@alboan.org. Para más información consulta nuestra política de privacidad.