Mugetatik Haratago, beste ikasturte bat jardunean

Mugetatik Haratago proposamenak ikastetxeak gonbidatzen ditu Bigarren Hezkuntzako ikasleek ibilbide berezia egin dezaten, hau da, hiru eguneko esperientziaren bitartez ikasleek gure kulturarteko testuingurua ezugu dezakete, baita behartutako lekualdatze- eta babes-prozesuak ere, mundu osoko milioika pertsonak, beren bizilekuak uztera behartuta, egin behar dituztenak.

Nuestra Señora del Carmen Ikastetxea Loiolan

Oraingoan, hurbilarazi nahi dizuegu Nuestra Señora del Carmen ikastetxeko DBHko 3. mailako ikasleek, joan den irailean, Loiolako egonaldian bizi izan zuten esperientzia:

“Hiru egun izan dira, irailaren 23tik 26ra, eta, jarduera eta tailer ezberdinen bitartez, ezagutu ahal izan dugu munduan interes ugari daudela, eta horrexegatik sortzen direla hainbat gerra eta gatazka. Batzuetan pentsatzen dugu etortzen diren pertsonak etortzen direla nahi dutelako, eta horrexegatik dauzkagu hainbat aurreiritzi, eta ez gara konturatzen ez dela horrela gertatzen, eta pertsona guztiok eskubide berberak ditugula.”

“Ikasi ere egin dugu pertsona migratzaileak eta errefuxiatuak geure begiez ikusten eta errespetatzen. Migratzaileen bizitza nolako den ulertu dugu, beren bizipenen antzeko zerbait gureganatuz, baita atzeman ere migratzaileek ez dutela ezer berezirik egin gertatzen zaiena gertatzeko, hau da, beren etxeak, herriak, familiak, lagunak, lan eta abar uzteko. Oso deigarria izan da niretzat ikustea nola aberatsek esplotatzen dituzten deusik ez dutenak, eta, horren ondorioz, beste herrialde batera joan nahi dutela, beren herrian ezin dutelako bizitzen jarraitu.”

Hauxe izan da Mugetatik Haratago esperientzia garatu duen ikastetxeetako bat. Animatuko zinateke zure ikastetxearekin parte hartzera? Idatzi hona: educacion@alboan.org .

This entry was posted in Kategorizatu gabeko and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Identidad del Responsable del Tratamiento: FUNDACIÓN ALBOAN, CIF: G48-811376, Domicilio social: Padre Lojendio 2 2º, 48008 Bilbao, Teléfono: 944151135 Finalidad: Contestar a los comentarios. La Legitimación: es gracias a tu consentimiento. Destinatarios: tus datos se encuentran alojados en nuestra plataforma de email marketing CiviCRM ubicada en España. Podrás ejercer Tus Derechos de Acceso, Rectificación, Limitación o Suprimir tus datos en alboan@alboan.org. Para más información consulta nuestra política de privacidad.