Mobile Film Challenge 2017: zure mugikorrak ezkutatzen duena

Imagen campaña Mobile Film Challengev1Abenduak 2an  Donostiako Aquariumean Mobile Film Challenge 2017: zure mugikorrak ezkutatzen duena lehiaketaren sariketa ospatu zen, ALBOAN Fundazioak, Ikastolen Elkarteak, Deusto Campus-ek eta Jesuitak Donosti ikastetxeak antolatutako ekimena.

60 segundoko 65 bideo aurkeztu ziren lehiaketan, honako gaien inguruan: gatazka mineralen eta teknologia kontsumoaren arteko loturak; emakumearen papera testuinguru hauetan, euren borroka eta proposamenak; gazteen mundua eta teknologiaren erabilera arduratsua; eta hondakin elektronikoak, birziklapena  eta ingurumena.

Entrada evento

14 eta 25 urte bitarteko adina duten gazteek ekoiztutako bideoak garapenerako lankidetza, hezkuntza eta ikus entzunezko produkzioetan aditu diren pertsonez osatutako epaimahai batek  aztertu ditu, honako irizpideak jarraituz: bideoaren kalitate teknikoa, gidoiaren argitasuna, proposamenaren originaltasun eta balio artistikoa, gaia jorratzeko aberastasun eta sakontasuna, eta sentsibilizatu eta mobilizazioa sortzeko duten eraginkortasuna. Epaimahaiaren puntuazioan enpatea egon den kasuetan, bideoek jasotako “like” kopurua izan da finalistak edota irabazleak aukeratzeko irizpidea.

Sariketan 10 bideo finalistak proiektatatu eta irabazleak eman ziren ezagutzera. Horretaz gain Synergie des femmes contre les violences sexuelles erakundeko kidea den Gentille Kaviraren testigantza entzuteko aukera izan genuen, Kongoko Errepublika Demokratikoan ALBOANek zuzenean lankide duen erakundea hain zuzen. Ekintzaren aurkezpena  ALBONeko Alicia Alemán eta Aneguria euskal rap abeslari ezagunaren esku egon zen.

entrega premios

Mobile Film Challenge 2017ko bi bideo irabazleak hauek dira:

  • Cambio de Móvil bideoa, Donostiako Summa Aldapeta ikastetxeko Jon Gómez, Mikel Peláez eta Ignacio Muñoz ikasleek ekoiztua.

Talde irabazle bakoitzak ekimen sozialetara bideratzeko 400€ jaso ditu sari moduan.

Mobile Film Challenge ALBOAN-en Gatazkarik Gabeko Teknologia Kanpainaren barruan kokatzen den ekimena da. Kanpainaren asmoa mugikorrek, tabletek eta ordenagailuek Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko gerrarekin duten lotura ezagutzera ematea da, eta horrekin batera eskura ditugun lankidetza-proposamenak planteatzen dizkigu indarkeria geldiarazten laguntzeko.

This entry was posted in Gaurkotasuna and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Identidad del Responsable del Tratamiento: FUNDACIÓN ALBOAN, CIF: G48-811376, Domicilio social: Padre Lojendio 2 2º, 48008 Bilbao, Teléfono: 944151135 Finalidad: Contestar a los comentarios. La Legitimación: es gracias a tu consentimiento. Destinatarios: tus datos se encuentran alojados en nuestra plataforma de email marketing CiviCRM ubicada en España. Podrás ejercer Tus Derechos de Acceso, Rectificación, Limitación o Suprimir tus datos en alboan@alboan.org. Para más información consulta nuestra política de privacidad.