Lan taldeak

  • Kulturartekotasuna

KulturartekotasunaHezkuntza komunitateak hezkuntza-maila guztietara zuzenduko duen kulturartekotasuna, generoaren ikuspuntutik aniztasunaren kudeaketa positiboa eta bizikidetza gaiak landuko dituen proposamen didaktikoa izan dezan nahi dugu.

Dagoeneko eskuragarri dago Haur Hezkuntzara eta Lehen Hezkuntzara zuzendutako materiala. Horrez gain, hezitzaile talde bat hainbat jardueraz osatutako proposamen bat prestatzen ari da, DBHn zein Batxilergoan dibertsitatearen gaia jorratzeko. Laster erabilgarri izango da.

Kultur aniztasunaren inguruko gure hezkuntza proposamena hazi egiten da hezitzaileek jarduerak burutzen eta eguneratzen dituzten bakoitzean. Horregatik, zure ekarpenaren zain gaude.

Lanerako gunea

  • PartEkintza

2011-2014 arteko ikasturteetan Gazteen PartEkintza esperientzia garatu dugu Euskal Herriko eta Nafarroako 8 ikastetxetako irakasleekin batera. Proiektu hau ikasleen parte hartzea (bertakoagoa zein globalagoa) sustatu eta haratago joan nahi duten ikastetxeek 10 urte baino gehiagoan egindako lanetik sortu da, errealitatea eraldatu eta hala, guztiontzako justuagoa izan dadin.

Proiektuaren helburuak honakoak dira:

  • Irakasleei formazioa ematea eta irakasleen taldea eratzea, ALBOANek antotalutako boluntzario taldeei laguntzeko esperientzia lankideekin elkarbanatzeko eta euren prestakuntza besteen esperientziekin aberasteko.
  • Aurretik lan egiten ari ziren ikasleak hezten jarraitzea. eguir formando al alumnado con el que ya veníamos trabajando. Irakasleei prestakuntza prozesu horretan laguntzea, materiala, kanpainak, ekimen proposamenak eta bestelako tresnak eskainiz. Elkartasunaren alde lan egiten eta eraldaketa aurrera eramateko parte hartzen duten Gazteen Sarea eratzea. Bideo
  • Kolonbiako Fe y Alegría Herri Hezkuntza mugimenduarekin elkartrukeak egitea, gazteekin batera garatzen diren ekintzen prestakuntza prozesuak bateratzea. Horretarako, bi bidaia egin ziren: bata Kolonbiara, bertako esperientziak ezagutzeko eta bestea, Euskal Herrira eta Nafarroara gure esperientziak elkarbanatzeko. Bideo
  • Irakasleentzako eskuliburu bat prestatzea, ikasleekin hobeto lan egiteko errezeta magikoak eskainiz. Click hemen