Kurtsoa bukatzear!

EDUKALBOAN sarea lanenan

Kurtsoa bukatzear dago, eta oporrak hartu baino lehen zuen lana eskertu nahi dizuegu zinez. Asko zarete aurten ALBOANeko hezkuntza prozesuetan parte hartu duzuen hezitzaileak.  Hezkidetza, kulturartekotasuna eta partaidetzari buruzko trebakuntza saioak, jardunaldiak, topaketak eta abarrekoetan aritu gara elkarrekin. Ikasleekin, gazteekin lantzeko proposamen berriak ere amestu ditugu… Baina. Batez ere, zuen alboan ikasi eta hezi egin gara.

Horregatik azken esfortzua eskatu nahi dizuegu, eta 3 minututan honako ebaluaketa betetzea nahi dugu ALBOANetik lana hobetzen jarrai dezagun.
Galdetegia berehala bete ahal da ondorengo estekaren:

Bide batez, egunotan datorren kurtsoan planifikatzen duzuela, hainbat proposamen aurreratu nahi dizuegu.

Erantsitako foiletoan, ondorengoa aurkitu ahal duzue:

• Ikastetxeetan kulturartekotasuna eta migrazioak lantzeko erakusketa berriak.
• Hezkuntza ez-formaleko talde batentzako Mugetatik Haratago esperientzian parte hartzeko gonbidapena
• Zuen ikasgeleetan hezkidetza sar dadin jarduerak egiteko informazioa.

Zalantzan egonez gero, edo aholku gehiago nahi baduzue, jo ezazue, mesedez, honengana: educacion@alboan.org .

Opor onak izan!

This entry was posted in Gaurkotasuna and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Identidad del Responsable del Tratamiento: FUNDACIÓN ALBOAN, CIF: G48-811376, Domicilio social: Padre Lojendio 2 2º, 48008 Bilbao, Teléfono: 944151135 Finalidad: Contestar a los comentarios. La Legitimación: es gracias a tu consentimiento. Destinatarios: tus datos se encuentran alojados en nuestra plataforma de email marketing CiviCRM ubicada en España. Podrás ejercer Tus Derechos de Acceso, Rectificación, Limitación o Suprimir tus datos en alboan@alboan.org. Para más información consulta nuestra política de privacidad.