Izen eman

Gure helburua eta ametsa elkarbanatzen duten hezitzaile guztiak gonbidatu nahi ditugu. Jada lanean ari direnak, baina, hala ere, lan taldeetan pertsona bakoitzak mundu hau hobetzeko asko egin dezakeen ustea bultzatzeko eta ilusioa sortzeko gauza berriak bilatzen dituzten hezitzaileak gonbidatu nahi ditugu.

Ikasgelan edo lan taldeetan gaia nola lantzen hasi ez dakiten hezitzaileak gonbidatu nahi ditugu. Beste batzuekin batera gehiago ikasi, lan taldeetan parte hartu, formazio gehiago eskuratu eta jakintza elkarbanatzea nahi dutenak gobidatu nahi ditugu.

Ez da proposamen bakarra eta itxia. Ulertzen dugu oso errealitate eta testuinguru ezberdinak daudela gizartean bai eta parte hartzeko aukera edo gaitasuna ere.
SAREAk helbide elektronikoa dauka (www.edukalboan.alboan.org/eu) eta gune presentzialak eta semi-presentzialak SAREAren parte den pertsona ororentzako.

ALBOANEko elkartasunaren aldeko irakasleen EDUKALBOAN SAREAn parte hartu nahi izanez gero, inprimaki hau bete eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Apunta zaitez aldaketara!