Ikasturtea bukatzear!

Eskerrik asko zuen inplikazio eta elkarrekin jarraitzeko gogoengatik!

Beste ikasturte bat bukatzear dago eta ebaluazioak egiteko garaia da. Behar bada ebaluazioa hitza ikusteak nekea sentiarazten dizue baina minutu batzuk eskatzen dizkizuegu, ALBOANetik zuekin batera ibiltzen jarraitu nahi baitugu proposamen pedagogiko hobea eskainiz. Baina lehenik eta behin… MILA ESKER! Eskerrik asko zuen inplikazio, parte-hartze, eskaintza eta elkarrekin jarraitzeko gogoengatik.

Horregatik azken esfortzua eskatu nahi dizuegu, eta 5 minututan honako galdeketa betetzea nahiko genuke.
Klik egin hemen! >>

 

Bide batez, egunotan datorren kurtsoan planifikatzen duzuela, hainbat proposamen aurreratu nahi dizuegu.

2019-2020ko ikasturterako hezkuntza proposamena prest dago

Erantsitako foiletoan, ondorengoa aurkitu ahal duzue:
● Migrazioak eta kulturartekotasuna lantzeko proposamenak hezkuntza formalean eta ez formalean
● Berriz ere MUGETATIK HARATAGO esperientzia eskaintzen dugu eta proiektu berri bat: CHANGE.
Hezkidetzako proposamena sendotzen dugu eta ez formaleko taldeetara zabaltzen dugu. Gainera, materialen artean, familientzako kit bat eskaintzen dugu.
Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainarekin aurrera jarraitzen dugu errekurtso eta prosposamen berriekin.
Zalantzan egonez gero, edo aholku gehiago nahi baduzue, jo ezazue, mesedez, honengana: educacion@alboan.org .

Opor onak izan!

This entry was posted in Gaurkotasuna and tagged , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Identidad del Responsable del Tratamiento: FUNDACIÓN ALBOAN, CIF: G48-811376, Domicilio social: Padre Lojendio 2 2º, 48008 Bilbao, Teléfono: 944151135 Finalidad: Contestar a los comentarios. La Legitimación: es gracias a tu consentimiento. Destinatarios: tus datos se encuentran alojados en nuestra plataforma de email marketing CiviCRM ubicada en España. Podrás ejercer Tus Derechos de Acceso, Rectificación, Limitación o Suprimir tus datos en alboan@alboan.org. Para más información consulta nuestra política de privacidad.