Ikaskuntzarako eta gizartea eraldatzeko hezkuntza-berrikuntzako I. ikastaroa

Talde argazkia Bartzelonako ikastetxe batean

Amaitu da Ikaskuntzarako eta gizartea eraldatzeko hezkuntza-berrikuntzako I. ikastaroaren aurrez aurreko lehenengo modulua. Madrilen eta Bartzelonan egin da, urtarrilaren 14tik 25era bitarte. Fe y Alegría, Entreculturas, ALBOAN eta EDUCSI (Jesusen Lagundiaren ikastetxeen sarea) erakundeek iazko apirilean abiarazitako programa birtualaren barruan sartzen da bloke hori.

Guztira, Kolonbia, Guatemala eta Ekuadorreko Fe y Alegría ikastetxeetako eta EDUCSIren eskoletako hamabost zuzendarik eta irakaslek izan dute Madrilgo El Recuerdo ikastetxean egindako prestakuntzan parte hartzeko aukera. Hiri horretan zenbait erakunde (besteak beste, Tomillo fundazioa eta Comillas Unibertsitateko UNINPSI zentroa eta ikastetxe (adibidez, Piquer ikastetxea) bisitatu dituzte. Bigarren astean, Bartzelonan, Jesuïtes Educació sarearen Horizonte 2020 proiektuaren gaineko ezagutza sakondu zuten, bizipenen bitartez, iazko apirilean abian jarritako programa birtualari jarraitutasuna emateko.

Jarraian, parte-hartzaileek esperientziaren esanahiari buruz emandako lekukotzak jaso ditugu. Hona hemen zer adierazi diguten protagonistek esperientzia hori nola bizitzen ari diren azaltzeko:

EDUCSI-Sevilla sareko Nazareth Granadok azaldu digunez, “duela urtebete eskas, prestakuntza batean parte hartzeko deia jaso genuen Espainia, Kolonbia, Ekuador eta Guatemalako irakasle talde batek, ia-ia ikastaroko indar-lerroen iragarkizun gisa, eta «Gizartea eraldatzeko hezkuntza-berrikuntza» izenburuak bezalaxe, apurka-apurka eraldatu egin gintuen prestakuntza horrek.
Hasierak ez ziren guztiz errazak izan (baterako zereginak, ordutegi-diferentziak, laneko zamak eta gainerako eguneroko eginbeharrak), baina Madrilera eta Bartzelonara iritsi ginen, elkar ezagutzeko, sareak egituratzeko eta gure bizipenak, ilusioak eta hezkuntza justuagoa lortzeko ametsak partekatzeko prest…
Orain, jadanik etxean gaudenean, eskola hobea amestu zuten eta tradizioak hausteko eta ikasgelak desegiteko beldurrik izan ez zuten pertsona ausart horien lekukotzez jositako bi aste hauen ondoren, erabateko esker ona, ilusioa, zirrara eta ardura sentitzen ditut.”

Laura Islaren hitzetan (EDUCSI-Madrid): “Amets berri baten jabe itzuli naiz: elkarrekin ibiltzea eta, astiroago bada ere, urrunago iristea, planetako zein txokotan gauden, han indarrak batuz” eta “haurrak bihurturik ardatz, haiek baitira etorkizuna eta gizarte-eraldaketa pertsona bihurtuta”.

Marianela Moralesek (Fe y Alegría – Guatemala) honako hau deritzo: “ez dugu hezkuntza eraldatzeko soilik ikasi; garrantzitsuenetik hasi gara, ekintzara iritsi aurretik gure sentimendu eta pentsamenduak eraldatuz, eta bestelako mundua nahi dugula sinetsirik, besteei gonbit egiteko eta, elkarrekin, benetan gizartea eraldatu ahal izateko”. Bi aste horien ondoren, datorren uztailera arte ikastaro birtualarekin jarraituko du Marianelak.

Ikastaroa aurrera doa eta gutxi barru, apirilean, aurrez aurreko beste bi prestakuntza-aste egingo dira Ekuadorren eta Kolonbian, eta zuei haien berri ematen jarraituko dugu.

This entry was posted in Gaurkotasuna and tagged . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Identidad del Responsable del Tratamiento: FUNDACIÓN ALBOAN, CIF: G48-811376, Domicilio social: Padre Lojendio 2 2º, 48008 Bilbao, Teléfono: 944151135 Finalidad: Contestar a los comentarios. La Legitimación: es gracias a tu consentimiento. Destinatarios: tus datos se encuentran alojados en nuestra plataforma de email marketing CiviCRM ubicada en España. Podrás ejercer Tus Derechos de Acceso, Rectificación, Limitación o Suprimir tus datos en alboan@alboan.org. Para más información consulta nuestra política de privacidad.