Hezkidetza gure eskoletan, errealitatea edo erronka?

ALBOANen urteak daramatzagu hezkidetza sustatu nahian eta horretarako espazio garrantzitsuenak ikastetxeetan sor daitezkeela uste dugu. Paulo Freire pedagogo brasildarrak zioen hezkuntza askatasunerako tresna dela eta Malala Yousafzaik hau osatzen du ume batek, irakasle batek, liburu batek eta boligrafo batek mundua eraldatu dezaketela adieraziz.

Baina, frogatu al dezakegu gure zentroa hezkidetzailea dela?

Honen aurrean eta ikerkuntza ezberdinetan oinarrituta autodiagnostiko tresna bat diseinatu da ikaskuntza zentro ezberdinekin elkarlanean. Ikastetxeko hezkuntza komunitatea osatzen duten pertsona guztiak barne hartzen ditu diagnostikoak: ikasleak, irakasleak, zuzendaritza, langile ez-irakasleak, familiak, etab.

Kurtso osoan zehar lau dinamika parte hartzaile eginez, diagnosia osatu eta hurrengo kurtsorako Hezkidetza Plana diseinatzen da.

Nola egin argazkia gure zentroari?

ALABOANetik egiten den proposamenak eskola lau zatitan banatzen du:

  • Irakaskuntza-ikaskuntza eredua, politika instituzionalak eta ekintza planak. Hau da, eskolako dokumentu ofizial eta proiektu pedagogikoetan ia esplizituki hezkidetza agertzen den.
  • Egitura eta antolaketa. Eskolan parte hartzen duten pertsonen generoaren analisia, nortzuk dira Haur Hezkuntzako irakasleak? eta soinketa edota teknologiakoak? eta garbitzaileak eta jantokiko langielak? nor da zuzendaria? Eta abar.
  • Jarduera akademiko kurrikularra, gaiak eta metodologia. Irakasleen eguneroko praktiketan hezkidetza modu transbertsalean nola lantzen da? Liburutegian zein liburu daude?
  • Ikastetxeko giroa, harremanak, kultura eta espazioa. Zein hizkuntza erabiltzen da? Nor dago patioaren erdiguan? zertan ari dira? Zer ikus dezakegu pasiloetan?

Gauza hauek guztiak eta gehiago aztertzeko erreminta ezberdinak diseinatu dira irakasleekin koordinazioan. Jadanik 14 zentrotan erabilia izan da metodologia eta guztien erreminta osatu eta hobetu dugu, zeren zain zaude jakintza horren parte izan eta berau handitzeko?

Hezkuntza komunitatearen inplikazio, eskola eta etxeen arteko harremana

Diagnosia osatu ostean, familia eta ikastetxeen arteko lankidetzan jarraitzeko motxila ibiltari batzuk diseinatu dira. Bertan, bai Haur Hezkuntza eta baita Lehen Hezkuntzarako egokiak diren ipuin, puzzle eta jolasak aurkitu ditzakegu. Motxila hauek etxera eramaten dira aste betez eta famili giroan lantzen dira.

Motxila ondo zaindu behar da hurrengo astean ikaskide batek eraman behar du eta!

Argibide gehiago behar baduzu jar zaitez harremanetan: educacion@alboan.org , edo ezagutu prestatu dugun hezkidetzarako proposamen didaktikoa >

This entry was posted in Gaurkotasuna and tagged . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Identidad del Responsable del Tratamiento: FUNDACIÓN ALBOAN, CIF: G48-811376, Domicilio social: Padre Lojendio 2 2º, 48008 Bilbao, Teléfono: 944151135 Finalidad: Contestar a los comentarios. La Legitimación: es gracias a tu consentimiento. Destinatarios: tus datos se encuentran alojados en nuestra plataforma de email marketing CiviCRM ubicada en España. Podrás ejercer Tus Derechos de Acceso, Rectificación, Limitación o Suprimir tus datos en alboan@alboan.org. Para más información consulta nuestra política de privacidad.