#Harreragara: bat egizu gure kanpainarekin

Iruñako Carlos III  ikastetxeak bat egin du #Harreragara kanpainarekin

ALBOAN erakundetik Nafarroan MUGETATIK HARATAGO proposamen didaktikoan esku hartzen duten ikastetxeen artean posizionamendu publikoa, maila instituzionalean, sustatzen ari gara.

“Migratzaile eta babeslekua bilatzen duen pertsona bakoitzaren atzean, minez eta sufrimenduz betetako historia bat dago; ez dugu horretan parte hartu, baina haien itxaropen-historian parte har dezakegu, “harrera izanez”.

Ikastetxeei eta horietako hezkuntza-komunitateei (irakasleak, ikasleak, familiak, eta abar) proposatu diegu haien buruari galdetzea ea benetan prest eta gertu ote dauden migratzaileak eta iheslariak hartzeko eta horien eskubideen alde borrokatzeko.

Pertsona eta erakunde guztiei dei egiten dizuegu zuen posizionamendua atxikitzeko, argazkien bidez eta kanpaina honi babesa emateko helaraziko diguzuen traolaren bidez.
Zuen ikurritza agertuko duen edozein formatu balia digu: #somosacogida #harreragara; bideoak graba ditzakegu, banderatxoa erakusten duen argazkiak egin ditzakegu, elkartasunezko phofotocall-a, eta abar.

Dagoeneko hainbat ikastetxek bat egin dute harrera izaten: Iruñeko Santa Teresa Ikastetxea, Murchanteko Haur Eskola, Lantxotegi Elkartea, Carlos III.a Ikastetxea, Hezitzaileen Eskola, Barañain BHI, Mexikoko migratzaileei laguntza ematen dieten Jesuiten Zerbitzuko eta Erdialdeko Amerikako migratzaileei laguntza ematen dieten Jesuiten Zerbitzuko gure kideak… animatzen zara?

Argibide gehiago nahi izanez gero, idatzi: a.urretavizcaya@alboan.org

Bisitatu kanpainaren argazki-galeria: http://bit.ly/FotosSomos

This entry was posted in Gaurkotasuna and tagged , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Identidad del Responsable del Tratamiento: FUNDACIÓN ALBOAN, CIF: G48-811376, Domicilio social: Padre Lojendio 2 2º, 48008 Bilbao, Teléfono: 944151135 Finalidad: Contestar a los comentarios. La Legitimación: es gracias a tu consentimiento. Destinatarios: tus datos se encuentran alojados en nuestra plataforma de email marketing CiviCRM ubicada en España. Podrás ejercer Tus Derechos de Acceso, Rectificación, Limitación o Suprimir tus datos en alboan@alboan.org. Para más información consulta nuestra política de privacidad.