Gatazkarik Gabeko Teknologia sustatzen duen erakundea bilakatzako ibilbidea: ikasturtea ondo hasteko proposamenak

Ekimenerako proposamenak

Gatazkarik Gabeko Teknologia sustatzen duen erakundea bilakatzeko ibilbidea dokumentuaren bidez, ALBOANek hezkuntza formal zein ez formaleko erakunde eta elkarteen esku jartzen ditu proposamen zehatz batzuk Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainarekin eta, modu horretan, gailu elektronikoen eta indarkeriaren artean dagoen loturaren apurketarekin bat egiteko.

Dokumentuaren abiapuntua esperientzia da, hots, azken urteotan zehar giza eskubideak eta teknologiaren erabilera arduratsua sustatzeko ALBOAN-ekin bat egin duten eskolek aurrera eraman dituzten ekimen konkretuak ditu eredu. Horrekin batera beste eskualde batzuetan egindako esperientzia batzuk ere aipatzen dira, hala nola Enough project erakundearen Conflict Free Campus Initiative.

Gure telefono mugikorrak, ordenagailuak eta beste teknologia batzuk fabrikatzeko ezinbestekoak diren mineral asko erdi esklabotzako baldintzetan erauzten dira eta haien legez kanpoko merkataritzak talde armatuak finantzatzen laguntzen du, hainbat lurraldetako gatazkak betikotuz, Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean gertatzen den bezala.

Egoera horren aurrean, Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainak www.gatazkarikgabekoteknologia.org, teknologiaren eta indarkeriaren arteko loturak haustera bultzatu nahi gaitu. ALBOAN GKEren ekimen honen asmoa da mineralen erauzketa intentsibo eta neurrigabeak eta persona eta komunitateen beharrak kontutan hartzen ez dituen merkataritza sistemak sortzen dituzten Giza Eskubideen urraketak salatzea eta horren aurka egiteko proposamenak aurkeztea.

Ikastetxeen txokoa >

Ikastetxe ugari agertu dira teknologia eta indarkeriaren arteko loturak hausteko erronkaren alde. Dokumentu honen helburua, hain zuzen ere, gatazkarik gabeko teknologia gune bihurtu nahi diren eskola eta taldeei ideiak eta aukerak luzatzea da.

Proposamena honakoa da: gatazkarik gabeko teknologia sustatzen duen erakunde bat bilakatzeko erronkari heltzea. Honek bi dimentsio ditu:

a) Hezkuntza komunitateak gatazkarik gabeko teknologia sustatzearen aldeko ekimenak aurrera eramatea.

b) Gatazka teknologiarik gabeko gune bat bilakatzea, hau da, erakundean bertan erabiltzen den teknologiaren kontsumo, erabilera eta bazterketa irizpideak ahalik eta zintzoenak izatea giza eskubideen bermearen ikuspuntutik.

Dokumentu honek injustiziei aurre egiteko proposamenak eskaintzeko estrategiarekin bat dator. Hezkuntza erakundeak mundua ezagutu, pentsatu eta eraikitzeko esparru pribilejiatuak dira, eta dokumentu honek gure teknologiaren kontsumoak gaur egun dituen gizarte eta ingurumen ondorioei aurre egiteko modu eraginkorrak inspiratzeko baliogarria izatea espero dugu.

Gatazkarik Gabeko Tekonologia kanpainaren beste materialak ezagutzu nahi baduzu, sartu gure webguneaz >

This entry was posted in Gaurkotasuna and tagged , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Identidad del Responsable del Tratamiento: FUNDACIÓN ALBOAN, CIF: G48-811376, Domicilio social: Padre Lojendio 2 2º, 48008 Bilbao, Teléfono: 944151135 Finalidad: Contestar a los comentarios. La Legitimación: es gracias a tu consentimiento. Destinatarios: tus datos se encuentran alojados en nuestra plataforma de email marketing CiviCRM ubicada en España. Podrás ejercer Tus Derechos de Acceso, Rectificación, Limitación o Suprimir tus datos en alboan@alboan.org. Para más información consulta nuestra política de privacidad.