EDUKALBOANek aurkezten du 2019-2020 ikasturterako Hezkuntza Proposamen berria

2019-2020ko ikasturterako hezkuntza proposamena prest dago

Hemen aurkezten dizuegu ALBOANek 2019-20 ikasturterako prestatu duen hezkuntza proposamen berria. Ikastetxeei eta beren irakasleei berriro ere eskainiko dizkie ALBOANek ondoko zerbitzu hauek:

–  AHOLKULARITZA gai hauetan: kulturartekotasunean, hezkidetzan, herritartasun globalerako hezkuntzan, partaidetzan, gatazkak bideratze-prozesuetan, kontsumo arduratsuan eta ingurumenean.
NEURRIRA DISEINATUTAKO PRESTAKUNTZA, ikastetxe edo talde zehatz bati egokitutako hezkuntza proposamenak eskainiz.
LAGUNTZA hezkuntza proposamen ezberdinak garatzeko prozesuan.

Ezagutu itzazu gure Hezkuntza Proposamen berritzaileak, pertsona errefuxiatuen alde jarduteko eta mobilizatzeko:

Mugetatik haratago-Más allá de las fronteras. Proposamen honen bidez, kulturarteko testuingurua eta behartutako lekualdaketa- eta babes-prozesuak ezagutuko ditugu. Ikastetxeentzat pentsatuta, irakasleei prestakuntza eskainiko zaie; ikasleei, bizipen-ikaskuntzarako esperientzia (Loiolan, hiru eguneko egonaldian), eta hezkuntza komunitatearentzat, sentsibilizazio- eta mobilizazio-jarduerak ere eratuko dira.
Halaber, hezkuntza ez formaleko taldeentzat, asteburuetan zehar egiteko programazio berezia prestatu dugu, aipatutako proposamenean interesa dutenentzat.

Change ekimenaren helburua da Europako 8 herrialdetako gazteek kulturarteko gizarte inklusiboaren aldeko eraikuntzan parte hartzea. Laguntza emango zaie ikastetxeei eta gazte taldeei, beraiek berezko jarduerak eta sentsibilizaziorako ekitaldiak antola ditzaten, bestelako herrialdeetako gazte taldeekiko lankidetzan. Ongi baderitzozu, harremanetan jarri gurekin!

Munduko herritarrok. Kulturartekotasuna hezkuntza-berrikuntzarako proposamena da, diziplinartekoa, ikastetxeentzat pentsatua. Ondoko alderdi hauek ditu langai: herritartasun unibertsala, aniztasunaren trataera positiboa, gizarte partaidetza edo konpetentzia sozialak eta kulturalak. Aldizka lantzeaz gain, DBH eta Batxilergoko materialetan ibilbideak sartu dira, proiektuen bidez aritu ahal izateko.

Eta lanean ere jarraituko dugu, ondoko proposamen hau erabilita, berdintasunean hazteko helburuaz: Hezkidetzan hezi, berdintasunean hazi. Ekimen horren bidez, hezkidetzaz arituko gara hezkuntza maila ezberdinetan, bai eremu formalean, bai ez formalean. Proposamenak baditu jardueren gida, posterrak eta familiekin lan egiteko kit bat.

LAGUNTZA: hurrengo ikasturtean ere laguntza eskainiko diegu hezkidetza-autodiagnosiaren prozesuetan eta hezkidetzako planak lantzen ari diren ikastetxeei.Baina, badago gehiago, askoz gehiago!
Kanpainak: Gatazkarik gabeko Teknologia
SAREAK:
Edukalboan, herritartasun globala eraikitzeko hezkuntza eraldatzailearen aldeko hezitzaileen sarea.
Gazte Sarea, gazte taldeen eta elkarteen sarea, herritartasun globala eta gizarte eraldaketa eraikitzearen aldekoa.

Erakusketak, on-line hezkuntza baliabideak, berezkoak zein bestelako elkarteenak, eta askoz gehiago.

Informazio gehiago behar izanez gero, edo guk zure ikastetxearentzat proposamen berezia egitea nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta harremanetan jarri gurekin: educacion@alboan.org.

Hezkuntza proposamenako liburuxka jaitsi ahal duzu >

This entry was posted in Gaurkotasuna and tagged , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Identidad del Responsable del Tratamiento: FUNDACIÓN ALBOAN, CIF: G48-811376, Domicilio social: Padre Lojendio 2 2º, 48008 Bilbao, Teléfono: 944151135 Finalidad: Contestar a los comentarios. La Legitimación: es gracias a tu consentimiento. Destinatarios: tus datos se encuentran alojados en nuestra plataforma de email marketing CiviCRM ubicada en España. Podrás ejercer Tus Derechos de Acceso, Rectificación, Limitación o Suprimir tus datos en alboan@alboan.org. Para más información consulta nuestra política de privacidad.