Edukalboan


Zer da Edukalboan?

EDUKALBOAN Sarea, gizarte justuago, barneratzaile eta berdintasunaren aldeko bat eraikitzeko eta sakoneko desberdintasunen aurka egiteko konpromezua duten hezitzaileen sare bat da. Sare hau osatzen dugunok, zinez uste dugu HEZKUNTZA dela eraldaketa pertsonala eta soziala eragiteko tresna giltzarria.

Benetan uste dugu ikastetxeak eta hezkuntza ez formala eskaintzen duten taldeak espazio pribilegiatuak direla, halako eraldaketa prozesu pertsonal eta soziala sustatzeko eta hortik sortzen diren pertsona, estola, talde eta mugimendu anitzen artean sortutako harremanak eta sinergiak hezkuntza eraldatzaile bat eraikitzen lagunduko duela.

Ikastetxeak eta hezkuntza formalerako espazioak eraldatzaile bihurtuko dituen lana sustatu nahi dugu:

  1. Heziketa lana pertsona horri zuzenduz.
  2. Hezitzailea eraldaketa prozesua errazten duen ardatza dela ulertzen dugu, eta horregatik berritu egin behar dira bere antolaketa moduak ikastetxe edo talde barruan eta beste aliatu batzuekin dituen harremanak.
  3. Erantzukizuna sustatzen duten ekimenen bitartez, bertako zein mundu mailako ekimenen bitartez.

ALBOANek prozesu hezitzaile eraldatzaile horiek bultzatu nahi ditu, metologia berritzaileen bitartez, baloreetan oinarritutako hezkuntzaren trasbertsalizazioa errazten.
Ikasgelak eta lan taldeak haurren zein irakasleentzako eraldaketarako espazioak izan daitezen nahi dugu.

Neska eat mutilei protagonismoa emanez, gure hezkuntza proposamenak eta kanpainak ikusarazi eta herritarrak mobilizatu nahi ditugu.


Sareko partaideak

Gure helburua eta ametsa banatzen duten hezitzaile guztiak gonbidatu nahi ditugu Sarean parte hartzera. Lanean ari direnez gain, taldeetan ilusioa sortzeko etengabean lanean ari direnak eta pertsona bakoitzak eraldaketa prozesu etengabean dagoen mundu honi eskaintzeko asko duela uste dutenak gonbidatu nahi ditugu.
Ikasgelan edo lan taldeetan gaia nola aurkeztu edo landu ez dakiten hezitzaileak gonbidatu nahi ditugu.

Ikasten jarraitu nahi dutenak eta beste batzuekin batera lan taldeetan parte hartuz, gehiago ikasi nahi dutenak gonbidatu nahi ditugu, proposamen berriak sortu eta dakitena erakutsi dezaten.

Ez da proposamen itxia ezta bakarra ere. Ulertzen dugu errealitateak eta testuinguruak ezberdinak direla eta hala direla inplikazio aukerak ere.


Sarearen helburuak

Prozesu parte hartzaile batetik sortu zen sare honen helburua, pertsona, talde, ikastetxe eta erakunde ezberdinen ekarpenak bateratuz. Helburuak ondorengoak dira:

  • Ardura berak dituzten hezitzaileen arteko lotura izatea.
  • Esperientziak, baliabideak eta ardurak elkarbanatzeko espazio birtualak eta presentzialak proposatzea.
  • Parte hartze eta lan proposamen ezberdinak eskaintzea, hezitzaileak beren interesen, aukeren eta gaitasunen arabera, aukera dezaten.
  • Gizarte konprometitu eta eraldatzailea lortzeko, lan baliabide ezberdinak modu erraz eta sinplean aurkeztea.
  • Hezkuntza proposamenei dagokienez, gai eta metodologia berri, erakargarri eta interesgarriak sortzea.

Testuinguru eta egoera globalekin harremanetan jarri gure ikuspuntua eta ekintza eremua zabaltzeko.


Funtzionamendua

SAREAk zera dauka:

  • Webgunea
  • e-buletina
  • Aldizkaria paperean
  • ALBOANek eratu dituen edo SAREko kideen eskakizunei erantzuteko sortutako gune presentzialak edo semi-presentzialak (hautazkoak). EDUKALBOAN SAREAn parte hartzeko baldintza bakarra gure webgunean izena ematea da: (www.edukalboan.alboan.org).

ALBOANetik ondorengo erantzukizuna hartzen dugu gure gain:

  1. SAREAren xedea, proposamenak, berriak eta bestelako informazio zehatza ezagutu eta SAREArekin harremanetan egotea posible egiten duen webgune bat izatea.
  2. Informazioa hiruhilero edo lauhilero bidaltzea, formatu ezberdinetan:
    –EDUKALBOAN aldizkaria korreoz (lauhilero)
    – e-boletina emailez (hiruhilero)
  3. Aurrez aurreko TOPAKETA bat antolatzea urtean, gutxienez.
  4. Hezitzaileen beharrei erantzungo dien proposamen formatibo berriak eskaintzea.
  5. ALBOANeko heziketa baliabideak SAREko kide guztientzako eskuragarri jartzea.
  6. Komunikazioa eta hezitzaileen arteko elkartrukea erraztea.
  7. Lan taldeak gonbidatu hezkuntza materiala prestatzeko, materiala eta baliabideak balioesteko, gai ezberdinen inguruan hausnarketa egiteko…
  8. Datuak, testigantzak eta HEGOko erakunde aliatuekin ditugun harremanei buruzko informazioa eskaintzea, ikuspuntu globaletik lan egiteko.
  9. Metodologia berri eta berritzaileak erabiltzea, heziketa formalean zein ez formalean.