ALBOANen erakusketa berriak! Zure ikastetxera bat eraman nahi?



Aurten prestatu ditugun erakusketa berriak aurkezten dizkizuegu. Gaztelaniaz, euskaraz edo ingelesez daude denak, eta gai hauek lantzeko interesa duzuen ikastetxe, aisiako talde, elkarte eta beste edozein kolektiboren eskura jarri nahi ditugu:

Toki bat munduan: inork, inon, bere etxea utzi behar izan ez dezan

Erakusketa honek, roll up formatuan egina, garaiotako drama handienetako batera hurbiltzen gaitu 20 irudiren bidez: migrazio behartuen errealitatera. Urtero milioika pertsonak beren etxea utzi behar izaten baitute, hainbat arrazoik behartuta: gerra, jazarpen politikoa, natura-hondamendiak, degradazio ekologikoa, bizimodua ateratzeko baliabiderik eza, edo norberaren bizia edo askatasuna arriskuan egoterainoko bestelako hamaika egoera.

Norberaren jaioterritik irten eta helmuga seguruago batera iritsi bitartean, bide luze horretan, migratzera behartuek era askotako indarkeria jasaten dute, eta etengabe urratzen dizkiete beren eskubideak.

Erakusketa honek, gainera, eduki multimediak ere baditu, irudiei lagundu eta osatzeko.

Zure mugikorrak ezkutatzen duena argazki-erakusketaren webgune berria
Zure mugikorrak ezkutatzen duena erakusketa 29 irudik osatzen dute, denak ere Ivan Benítez argazkilari eta kazetariak eginak, Kongoko Errepublika Demokratikoan dagoen Rubayako meatzearen inguruetan. Erakusketa Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainaren barruan dago, hura ere ALBOANek sustatua, gizartean ikusarazteko, salatzeko, zenbait mineralen legez kanpoko erauzketarekin eta merkataritzarekin lotuta Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean gertatzen ari den giza eskubideen urraketa izugarria.
Orain, erakusketaren webgunea aurkeztu nahi dizuegu. Hiru hizkuntzatan dago (gaztelania, euskara eta ingelesa), eta 12 etapako ibilbide bat egiteko aukera ematen du, 12 gai espezifikoren gainean. Eta gai bakoitzarekin lotuta, gainera, bideoak, infografiak, fitxa pedagogikoa eta material osagarria.

Sartu online >

Stand by: Siriako familia errefuxiatuak inorena ez den lurraldean
Dibond aluminioko 29 paneletan, 75 cm x 60 cm neurrikoak, argazkiek zenbait pertsona errefuxiaturen eguneroko bizitzaren zertzelada batzuk erakusten dizkigute: Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuak Libanon eta Grezian artatzen dituen errefuxiatuenak, gehienak siriarrak. Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuak aholkularitza juridikoa eta laguntza psikologiko eta soziala ematen die, eta zenbait eskola ditu, gainera, haurrek ikasten jarraitu ahal izan dezaten, zain dauden bitartean, Europako estatuek familia horientzat guztientzat leku seguru eta duin bat noiz aurkituko.

Erakusketa horiei edo bestelakoei buruzko informazioa nahi baduzu, jo webgunera: http://bit.ly/ErakusketakALBOAN .Edo jar zaitez gurekin harremanetan e-mailez: p.hernandez@alboan.org.

 

 

Difunde - ZabalduShare on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on Pinterest
This entry was posted in Gaurkotasuna and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude