ALBOANen Elkartasunaren aldeko Irakasle Sarearen IV. Topaketa

Cabecera

ABOANetik gonbidatu nahi dizuegu EDUKALBOANen, Elkartasunaren aldeko Irakasle Sarea, IV. topaketa etortzeko.  Hezkidetza: hezkuntza eraldatzaile baterako oinarria aurtengo gaia da.

Gure ustez, ikastetxeak eta hezkuntza ez-formala eskaintzen duten taldeak horrelako eraldaketa-prozesu pertsonalak eta sozialak sustatzeko gune aproposak dira, eta pertsona, eskola, talde edota mugimendu askoren artean sortutako harremanak eta sinergiak lagungarri izango dira hiritartasun globala eraikitzeko hezkuntza eraldatzailea lortzeko bidean.

ZER DA TOPAKETA?

ALBOANekin lotura dugun hezitzaileok elkartzeko gunea da, partekatzeko, sakontzeko eta geure burua prestatzen jarraitzeko lekua.

ZER PROPOSATZEN DIZUEGU?

Aurten, Sarearen topaketan, gai hauek landuko ditugu: hezkuntza, tresna eraldatzaile gisa, eta hezikidetza, lortu nahi dugun eraldaketa horren gako gisa. Horretarako, gure hausnarketa bideratuko duten adituak izango ditugu, eta hezkuntza-esperientzia zehatz batzuen berri izango dugu esperientzia horien protagonisten eskutik.

NOIZ ETA NON?

Martxoaren 31tik apirilaren 2ra arte

Oncineda aterpetxea (www.albergueestella.com)

Iratxeko monasterioa 11, Lizarra (Nafarroa)

ZER EGIN BEHAR DA PARTE HARTZEKO?

Eman izena esteka honetan: https://alboan.civi-go.net/civicrm/event/register?reset=1&id=12

Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan ALBOANekin.

Izena emateko azken eguna 2017ko martxoaren 19a izango da.

Garraioen gastuak ordaintzeko diru laguntza daukagu. Izena emate ostean argibideak jasoko dituzu gastuak nola erregistratu

Programa - Egitaraua 2017

Aurreko topaketen argazki-galeria>

II encuentro de la Red Edukalboan

Edukalboan Sarearen II. topaketa, 2015

Edukalboan Sarea III. Topaketa, 2016

Sarearen III. Topaketa, 2016

Difunde - ZabalduShare on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on Pinterest
This entry was posted in Gaurkotasuna and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude