ALBOAN-EDUKALBOANen Elkartasunaren Aldeko Irakasle Sarearen IV. Topaketa

Edukalboan Sarea Lizarran

Edukalboan Sarea Lizarran

HEZKIDETZA: Hezkuntza Eraldatzailerako Oinarria.

Martxoaren 31tik apirilaren 2ra bitartean, Lizarran (Nafarroan), berrogeita hamar pertsona inguru bildu ziren, Hezkidetza: Hezkuntza Eraldatzailerako Oinarria goiburupean. Bertan, ikastetxeetako, scout taldeetako eta gazteekin lan egiten duten elkarteetako hezitzaileek parte hartu zuten.

Hezkuntza eraldatzailearen ezaugarriei buruz hausnartzea eta sakontzea izan zen helburua, hezkuntza mota hori tresna lagungarritzat hartzen baitugu gizarte bidezkoago eta barneratzailerantz aurrerapenak emateko, desberdintasunen kontra eta justizia sozialaren aldeko konpromisoa har dezaten herritarrek.

ALBOANen aldetik, Hezkidetza hartzen dugu eraldaketa horren ardatz. Saioetan, Estibaliz Linaresen laguntza izan genuen. Ikastetxeetan laneko esperientzia handikoa izanda, emakumearen ahalduntzerako aholkularia da.

Edukalboan1Parte hartzeko giro onean, hezkidetzaren zentzuari buruzko ideiak partekatu ziren: zein erronka-mota planteatzen dituen eta zer-nolako garrantzia duen hizkuntza barneratzaileak errealitate bideazkoagoa eraikitzeko.

ALBOANeko Hezkidetza taldeak ariketak eta hausnarketak taldeka antolatu zituen, eta bertan norberak bere esperientziatik abiatuta ekarpena egin zuen.

 

ESPERIENTZIAK ELKARTRUKATU tartean, hiru proposamen interesgarri ezagutzera eman ziren:

  1. Indautxu ikastetxeko talde feminista eta gizontasun berrien taldea.
  2. Lekeitiotik INTERED-eko zainketen kanpaina aurkeztu ziguten
  3. ALBOANen proposamena: ikastetxeek eginiko hezkidetzaren autodiagnostikoa

Edukalboan 2

 

Igandean aurrera begirako lan proposamenak eta erronkak mahai gainean jarri ziren. Eta bukatzeko, gazteek taularatutako antzezlana (Zapalduaren antzerkia) ikusi, eta Lizarrako kaleetan barrena egindako kalejirarekin bat egin genuen.

Itxaropena berritzeko topaketa izan zen, hezkuntzaren bidez, mundua eraldatzeko ahaleginak sendotzeko, eta beste hezitzaile batzuen laguntza sentitu ahal izateko.

Eskerrik asko eta zorionak parte hartu duzue guztioi!!

Difunde - ZabalduShare on FacebookShare on Google+Tweet about this on TwitterShare on LinkedInPin on Pinterest
This entry was posted in Gaurkotasuna and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude